Spain

111 Aldizkaria kalean da berriz

«Orain arte gomendioak idazleek egin izan dizkigute beti, baina uste dugu garrantzitsua dela literaturatik kanpoko jendearen iritzia ere jasotzea»

Ekonomikoak izan ziren itxialdiaren arrazoiak. Eta badirudi konpondu egin direla kontu horiek eta berriro aldizkaria plazan dugu.

Iragan urtearen hasieran eta 10. zenbakia argitaratu ondoren, agur esan zien irakurleei 111 Akademiak Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren babespean eta Andoaingo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin argitaratzen zuen 111 aldizkariak. Amaia Goikoetxearen zuzendaritzapean aldizkariak euskal liburuen irakurketa bultzatzen zuen beste hainbat ekintzekin batera, tartean, urtero berrehun euskal irakurlek hautatu eta ematen duten 111 Akademiaren saria.

Garai hartan agurra zela eta gure samina azaldu genuen orri hauetan, ez baitzen berri ona irakurleak falta direnean, literaturarekiko zaletasuna bultzatu eta piztu dituen asmoa bertan behera utzi eta zapuztea. Ekonomikoak izan omen ziren itxialdiaren arrazoiak. Eta badirudi konpondu egin direla kontu horiek eta berriro aldizkaria plazan dugu.

Amaia Goikoetxea da aldizkariaren zuzendaria eta harengana jo dugu berria argitu nahiz.

-Arrazoi ekonomikoak izan omen ziren aldizkaria ixteko…

-Bai, Eusko Jaurlaritzak hedabideei zuzenduriko diru lagun-tza deialdia atera zuen 2016-2018 urteetarako, eta hortik kanpo geratu izanak eragin zuzena izan zuen. 2018ra arte modu batera edo bestera 111 Akademiak jasotzen dituen bestelako diru iturrien bidez finantzatu genuen aldizkaria, baina 2018aren amaieran bide horrek ez zuen gehiagorako eman.

-Nola konpondu dira arazo horiek?

-Bada, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Euskara Zuzendaritzarekin hartu-emanetan hasi ginen 2019ko udazkenean, aipatu berri dugun deialdi horretatik kanpo geratu izanaren ondorioz, eta hortik etorri da 2020an aldizkaria urteroko bere lau zenbakiekin berriz kalean izateko aukera. Zinez eskerturik gaude 111 aldizkariari bideragarritasuna emateko Euskara Zuzendaritzak erakutsi duen borondateagatik.

Amaia Goikoetxea.
Amaia Goikoetxea.

«Gure helburua euskal literatura herritarrengana hurbilaraztea da, jendeak bere aisialdian euskarazko liburuetara jotzeko ohitura har dezan»

-Horrez gain COVID-19aren izurritearen pean egin duzue 11. alea… Nola izan da prozesua? Eta zer aurkituko dugu bertan?

-2020ko otsailaren amaieran jakin genuen aldizkaria berriro martxan jartzeko moduan izango ginela, eta une hartan bertan ekin genion edukiak prestatu eta aldizkaria diseinuz goitik behera berritzeko lanari. COVID-19aren krisiak etxean sarrarazi gintuen egun batetik bestera, eta etxetik egin behar izan dugu aldizkaria berriz martxan jartzeko lana. Aitortuko dizut zoratzeko moduko asteak izan direla, baina pozik gaude azkenean 11. zenbakia kalean jartzea lortu dugulako. Elena Odriozolari, Francisco Castrori, Igor Estankonari eta Mari Eli Ituarteri egindako elkarrizketa zabalak aurkituko ditu irakurleak bertan. Alberto Ladron Aranak eta Garazi Goiak egin dizkigute liburu gomendioak eta 'Hirukoa' izeneko atal berria estreinatu dugu Joserra Senperena, Alaia Martin eta Ion Artanorekin.

-Bada aldaketarik egitura aldetik? Esango nuke bisualagoa dela zenbakia…

-Akademiakideen iritziak indartu egin dira diseinu aldetik, eta murriztu bestetik. Halaxe da. Aldizkaria goitik behera aldatu dugu diseinuz. Aire gehiago behar zuela uste genuen, zeuk diozun bezala bisualagoa izan zedin, eta horri begira egin ditugu aldaketa guztiak. Iritziak ere ikusgarriagoak dira orain, nahiz eta kopuru aldetik gutxiago izan, baina horrek indarra ematen diela uste dugu. Gainera, iritzi gehiago irakurri nahi dituenak eskura ditu guztiak www.111akademia.eus webgunean.

-Sail berririk badago?, adibidez jende ezagunaren (bertsolari, kazetari, musikarien) gomendioak?

-Horixe da lehen aipatzen nizun 'Hirukoa' atalaren kasua, bai. Euren lanagatik ezagunak diren hiru laguni irakurri dituzten euskarazko hiru liburu aipatzeko eskatu diegu. Orain arte gomendio horiek idazleek egin izan dizkigute beti, baina uste dugu garrantzitsua dela literaturatik kanpoko jendearen iritzia ere jasotzea, irakurleak euskal literaturara erakartzeko ahalegintxoa izan daitekeela. Gainera, gomendio horiek egiten duten lanagatik ezagunak direnen aldetik badatoz, ahalegin hori eraginkorragoa izan daitekeelakoan gaude. Joserra Senperena musikaria, Alaia Martin bertsolaria eta Ion Artano kazetaria izan dira 11. zenbaki honetan gomendio horiek egin dizkigutenak.

-Zuon helburuak baina, berdin jarraitzen dutela ematen du…

-Bai. Gure helburua euskal literatura herritarrengana hurbilaraztea da, jendeak bere aisialdian euskarazko liburuetara jo-tzeko ohitura har dezan, euskal literaturaren eta euskararen beraren normalizaziora bidean.

-Badirudi zenbaki ezohikoa dela, idazleen presentzia gutxitu egin da, eta ilustratzaileena indartu.

-Egia da ilustrazioak toki zabala hartu duela zenbaki honetan, baina neurri handi batean ezohiko egoera horren eragina ere bada hori. Izan ere, lehen aipatu bezala, oso-osorik etxetik prestatu dugu zenbaki hau. Ez dugu aurrez aurreko elkarrizketarik egiteko aukerarik izan, ezta, ondorioz, elkarrizketatuei argazkiak ateratzeko aukerarik ere, eta horien faltan ilustrazioak erabili ditugu. Zentzu horretan, eskerrak eman behar dizkiegu Elena Odriozolari eta Mezulari argitaletxeari euren ilustrazioak nahieran erabiltzeko eman diguten baimenagatik.

Euskal literaturari buruzko aldizkariak falta dira plazan. 111 Aldizkariak bere toki propioa du gure artean. Jakin du non kokatu bere burua, eta irakurketa zaletasunaren alde egiten du bere indar guztiekin, zaletasun hori bultzatuz, plazaratzen diren lan berriei tokia eskainiz duintasunarekin, zuzentasunarekin, eta, zergatik ez?, alaitasunarekin. Lan ondo egina, benetan!

Football news:

Klopp sobre la caridad de Rashford: Espero que mamá esté orgullosa de ellos. Estoy orgulloso
Troy Dini: me llamaban gilipollas negro y las redes sociales decían que no era racismo. ¿Las empresas quieren cambiar eso?
Miralem pjanic: Zorri no confiaba en los jugadores de la Juventus. Es una pena que la gente se juzgue mal
Wenger sobre por qué no mencionó a Mourinho en el libro: No quería hablar de José, Klopp about Pepe porque todavía están trabajando
El proyecto perfecto para perder dinero. Una idea para los soñadores. El Presidente de la liga, Javier Tebas, ha vuelto a criticar la idea de crear una liga Premier Europea
Las autoridades catalanas han rechazado que el Barça aplace el referéndum sobre la moción de censura de Bartomeu. Se celebrará el 1 y 2 de noviembre la Generalitat de Cataluña ha rechazado que el Barcelona aplace el referéndum sobre la moción de censura al presidente del Club, Josep Bartomeu. Los'Blaugrana' han querido celebrar un referéndum del 15 al 16 de noviembre, aduciendo que se necesita más tiempo para preparar y garantizar la seguridad de los participantes. Las autoridades catalanas han dictaminado que no hay obstáculos para la celebración del referéndum en los plazos previstos. Por lo tanto, el referéndum debe tener lugar el 1 y 2 de noviembre
Presidente de la liga sobre la salida de Messi: No será un drama para nosotros. Y su reputación sufrirá