Spain

Euskaraldiko parte-hartzea sustatzeko abestia sortu dute Barakaldon

Euskaraldiaren lehen edizioan, Barakaldo Euskadiko hiri garrantzitsuenetarikoa izan zen. Hala dio Ander Ezeiza Aranak, herri honetako Euskaraldiko koordinatzailea denak. Urtarrilan jada lanean zebilen, elkarte eta entitate desberdinekin batera, Eukaraldiko 2020ko edizioa prestatzen. «Izurritea heldu eta dena bertan behera geratu zen», dio Ezeizak. Hala eta guztiz ere lanean jarraitu zuten eta ekintza birtual asko antolatu zituzten: ziber-poteoa, mahai jokoak… Eta orain, Euskaraldirako hilabete bat geratzen denean, abesti bat sortu dute ekimenean herritarren parte-hartzea sustatzeko.

«Ekintza desberdinak antolatu ditugu eta horietako bat abesti propio bat izatea da. Deialdi bat egin dugu jendeak kanta abestu edo dantzatzen bideoak bidali dezan gero montaje bat egiteko». Momentuz, Ibaibe Ikastolak abestiaren bideoa grabatu du haien ikasle eta irakasleen laguntzarekin.

Ohiturak aldatu

Horrez gain, 200 bat entitatek izena eman dute Euskaraldian parte hartzeko eta 240 arigune antolatuko dira Barakaldon. «Koronabirusa egon ala ez, jedeak hitz egiten jarraitzen du: dendetan, enpresetan, elkarteetan…», dio Anderrek. Horregaitik, urte honetan 'ahobizi' eta 'belarriprest' rolak berriztu dira, herritarrek euskaraz hitz egiteko edo entzuteko konpromezua har dezaten.

Gero eta euskaldun gehiago dago, eskoletan B eta D ereduetan ikasi duten umeei eta Euskaltegietako ikasleei esker. Hala eta guztiz ere, oraindik ere, kalean ez da oso arrunta euskara entzutea. «Euskara arlo akademikora dago lotuta eta Euskaraldiak kontzientzia hartzera deitzen du». Modu honetan, bi astez euskaraz hitz eginda, inertzia horiek apurtu eta diogun lehen hitza euskaraz izateko ohitura hartzea nahi du ekimen honek. Urteko 365 egunetan euskaraz aritu gaitezela, alegia.

Football news:

El expresidente del Barça Laporta participará en las nuevas elecciones y el Expresidente del Barcelona Joan Laporta ha decidido presentarse de nuevo al cargo
Antonio Cabrini: Maradona todavía estaría vivo si jugara para la Juventus. El amor del Nápoles fue fuerte, pero insalubre
Ferguson sobre la caridad de Rashford: Ficción para un joven. Es él quien debe darme algunos consejos
El Defensa de Preston, Darnell Fisher, fue sancionado por su conducta en el partido de Campeonato ante Sheffield Wednesday
Director de Atalanta: Miranchuk está bien, no hay síntomas de coronavirus
Kovid se burla del Campeonato de Letonia: el equipo salió solo 8 personas (pero el partido aún no se jugó)
Gerard Piqué: todos esperamos que Messi se quede en el Barça