Spain

«Nobela beltza baliabide egokia da interesatzen zaizkidan gaiez aritzeko»

Aurreneko nobela, 'Borrokaren baitan', 2002 urtean argitaratu zuen Hiria argitaletxaren eskutik Iñaki Irasizabalek (Durango, 1969). Azkenekoa, 'Arrakastaren aparrak', oraintsu heldu da liburu-dendetara. Hamalaugarrena du eta, hirugarrenaz geroztik gertatu den bezala, Elkar etxeak eman du argitara. Nobelen arteko urteetan narrazio liburuak ere plazaratu ditu. Azkenekoa, iazko 'Zorioneko familia', hamar kontakizun labur biltzen zituen lana, Irasizabalek ia esklusiban lantzen duen generotik –genero beltzetik, alegia–, aldentzen zena.

Itzuli da, baina, ohiko erreiera. Irasizabalen irakurle leialek azken 18 urteotan eman diena aurkituko dute 'Arrakastaren aparrak'-en: ahalegin handirik egin gabe irakur daitezkeen testu gardenak, liburu ez oso potoloan; hurbileko pertsonaia, toki eta giroak; eleberri beltzak berezkoak dituen mekanismoetan oinarritutako trama eta gainerakoen gainetik nabarmentzen den gai bat.

Oraingoan kazetaritzari eta telebistari erreparatu die, «bietaz hausnarketa egiteko. Kazetaritza idatziaren oso zalea naiz. Ikasketak ere hasi nituen garai batean, baina bukatu gabe utzi nituen. Hala ere, beti izan dut gaiaren inguruko interesa».

Eta, ohikoa duenez, nobela beltzera jo du kazetaritzaren argi-ilunez idazteko, «baliabide egokia delako interesatzen zaizkidan gaiez aritzeko. Generoak baditu arau batzuk lagungarriak direnak irakurlea erakartzeko, baina aldi berean askatasun handia ematen dit. Esango nuke, dena den, nire nobelak beltzaren mugan egoten direla, ez direla oso topikoak alde horretatik. Saiatzen naiz generoak eskaintzen dizkidan lanabesak baliatzen, baina funtzionatzen duena da istorio onak kontatzea».

'Arrakastaren aparrak'-en protagonistak ikus-entzunezko ekoizpen etxe txiki batean egiten du lan. Narratzailea ere beraxe da. 'Telezaborra' moda-modan jarri zen urteetan, orain dela 20-30 urte, girotutako telesail bat egin nahi du, eta garai hartan sona handia lortutako batengana joko du, telesaila girotzeko informazio eske. «Bien bitartean, legez kanpoko eskaintza bat egingo diote, eta onartu egingo du, baina gauzak ez dira izango ematen zuten bezain errazak...», dio. Hortxe ukitu beltza.

Oso-oso gaztea ez bada, irakurleak igarriko du zein katez eta zein saioz ari den. Eta jakingo du, edo jakin beharko luke, «saio horiek Hego Euskal Herrian zutela inon baino arrakasta handiagoa, nahiz eta hori oso jende gutxik aipatzen eta aitortzen duen...».

Football news:

El Centrocampista del Liverpool diogu Jota abrió el marcador en el partido de la jornada 10 de la Premier League contra el Brighton
Un poderoso ataque cibernético en Manchester United: los hackers están siendo chantajeados y el estado enfrenta una multa (hasta 18 millones) por filtrar datos sobre los fanáticos
Queremos conocerte mejor: ¡por favor, toma este cuestionario y cuéntanos qué otros medios deportivos estás leyendo!
Pavel zanozin: utkin y maslachenko tenían una relación un poco tensa. Vasya se convirtió en el Editor en jefe de NTV-Plus, hubo celos
Messi, de Jong y Busquets - en la oferta del Barcelona para el partido ante el Osasuna
Klopp sobre Weinaldum: quiero que se quede. Pero aún no se ha decidido nada, todo es posible
No he captado la grandeza de Maradona en absoluto. Pero no puedo dejar de pensar en él