logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo
star Bookmark: Tag Tag Tag Tag Tag
Spain

Bi elkarrizketa eta hiru zuzeneko bost egunean

Dock of the Bay Donostiako Zinema Dokumental Musikalaren jaialdia Trueba zinema-aretoan hasiko da astelehen honetan bertan, hilak 13, eta larunbatean amaituko Antzoki Zaharrean. 26 proiekzio eta 7 estreinaldi egingo dituzte guztira. Aurten, gainera, formatu berri batestreinatu dute egitarauaren baitan: Elkarrizketak, hizketarako gune bat zinearen eta musikaren arloetako bi gonbidaturekin. Bi egunean bi elkarrizketa burutuko dituzte.

Urtarrilaren 15ean, parte-hartzaileak hauek izango dira: Garbiñe Ortega Punto de Vista-ko zuzendari artistikoa eta Stefano Scarani, Musikan doktore eta nazioarteko ekitaldietan ibilbide magistrala egindkoa konpositore gisa. Hurrengo egunean ariko dira hizketan Mireia Iniesta zineko irakaslea eta programatzailea Craft Film Festival-en, eta Aitor Etxebarria, konpositorea eta musikaria. Bi saioak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, 19:00etatik 20:30era. Elkarraldietara bertaratu nahi duzuenek, hori bai, emaila bidali beharko dute helbide honetara: info@dockofthebay.es.

Dock Live!-k hiru saio berezi izango ditu aurten urtarrilaren 15, 16 eta 17an Tabakaleran. Asteazkena 15ean 21:00etan Joseba B. Lenoiren txanda izango da. 'Bai, bagera' dokumentala izkusteaz gain, musika zuzenean entzun ahalko da Larraitz Zuazo zuzendariaren muntaia alternatibo batekin. Ostegunean, hilak 16, Elena Setiénen 'kontzertu-akelarrea' egingo dute 21:00etan, 1922an Benjamin Christensenek zuzendutako Haxän kultuko pelikularen 'remix alkimiko' batek lagunduta, Koldo Almandozen ikuspegitik, antolatzaileek azaldu dutenez

Ostiralez, urtarrilak 17, 19:00etan, Musikeneko Auditorioan, Synchresis artxiboko bideomusikako lanak proiektatuko dira 'Musikene meets Synchresis' programaren barruan. Ro eta Sara Zozaya bandek Arnau Padilla zinemagilearekin batera Jaialdiaren aurreko saio berezia aurkeztuko dute larunbatean, 17:00etan, Tabakalerako Jatorrizko Soinu Banda programazioaren barruan.

Gainera, Jaialdian zehar Kutxa Kultur Plazako bideo Wall-ean egunero proiektatuko dira Musikeneko bideomusika

Bestalde, bi libururen aurkezpenak eta zuzeneko bi irrati programa izango dira. Juanma Gil autoreak 'Un hombre bajo el agua' aurkeztuko du Mikel Casalekin batera ostirala 17an 19:00etan Tobacco Days-en, eta larunbata eguerdian Kutxa Kultur Plazako patioan Ramón Lluis Banderen 'Cuaderno de la revolución' aurkeztuko da, Nacho Vegasekin.

Irratiak ere hor izango dira hiru proposamenetan. Batetik, Asier Leozek zuzeneko programa bat emango du Deusto Irratia Dock of the Bay saio berezian. Larunbata 18an, 13:00etan, Asier Leoz eta Juan Luis Etxeberria, Nacho Vegasekin batera, 'Zure bizitzako diskoa' arituko dira uhinetan aurkezten. Eta 'Carántula' irrati programa ere grabatuko dute.

Themes
ICO