logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo logo
star Bookmark: Tag Tag Tag Tag Tag
Spain

Hezkidetzaren inguruko gida sortu dute hezkuntzako eragileentzat

«Gizarte konprometitu eta kritiko bat eraikitzeko ekarpena» egin nahian, (H)ABIAN 2030 Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzaren Euskal Estrategiaren baitan, 'Hezkidetzan hezitzeko gida' eta azalpen bideoa sortu ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak. 2017ko urriaren 27ko I. Heziketa Topaketan metodologiaren gainean atera ziren hausnarketekin eta ikaskuntzekin prozesu hezkidetzaileak abiatzeko lan gida da, eta hezkuntza arloko eragileei laguntzeko pentsatua dago.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera antolatzen du Heziketa Topaketa, eta helburua da hezkuntza eragileen eta gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) arteko hausnarketak, planak, ikerketak eta esperientzia zehatzak partekatzea.

Bada, 'Hezkidetzan hezitzeko gida', topaketa horietatik eratorriko diren beste hainbat argitalpen eta ikus-entzunezkoen lehenengoa da. Hezkuntza arloko eragileei laguntzeko pentsatua dago, eta askotariko ikuspegi metodologikoak txertatzeko gakoak, ikusmoldeak, metodologiak, estrategiak eta baliabideak emateko asmoz egin da.

Hurrengo gida eta bideoa 2018an eta 2019an antolatutako II. eta III. Heziketa Topaketan sortutako hausnarketa eta ikasketetatik abiatuz egingo dira, eta prozesu inklusiboak eta parte hartzaileak jorratuko dituzte.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak nabarmen du Heziketa Topaketako hezkidetzaren inguruko lana zein giden eta bideoaren sorkuntza Hezkuntza Sailarekin eta Emakunderekin batera egindakoak direla. Arremanitz kooperatibaren eta Curruscu estudioaren laguntzarekin ere egin dira.

IV. Heziketa Topaketa otsailaren 14an egingo da, Donostiako Aiete jauregian. 'IKTetatik IETetara, ikaskuntzarako teknologien inguruko hurbilketak eta esperientziak' izenburupean, ikaskuntzarako teknologiei buruzko informazioa, ikerketak eta esperientziak aurkeztuko dira.

Themes
ICO